Zer da?

Ahotsenea Durangoko Azokaren baitako sortzaileen gunea da.  2008an eratu zen, Azokaren 43. edizioan.

Plaza eskainita, liburuak eta diskoak nagusi ziren azokari oreka eman nahi zion ekimenak.

Ahotsenea sortzaileen gunea da, baina irakurleek eta entzuleek ere badute bere tokia.

Bi espazio ditu:

  • Batean sortzaileek, kazetari edota berbalaguna alboan, dagokion urtean argitaratutako lanari buruzko azalpenak eskaintzen dizkiote bertaratzen den orori.
  • Bigarren espazioak, urtean plazaratutako liburu zein diska zuzeneko emanaldien bitartez aurkezteko aukera eskaintzen du.

Ez dira espazio hermetikoak. Aurkezpenak modu askotan egin daitezke eta Ahotsenea haietara moldatzen saiatuko da.

 

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT