54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Paloma Rodriguez-Miñambres. Oroimenaren xaflakortasuna

      

Egileari buruzko datuak: Paloma Rodriguez-Miñambres (Barakaldo, 1972) Euskal Filologian lizentziatua da Deutuko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle dihardu, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean. EHUko LAIDA (Literatura eta Identitatea) ikerketa taldeko kidea da. Bere literatur ibilbideari dagokionez, lehenengo poema liburua argitaratu zuen Ernestina de Champourcin XXIV. poesia lehiaketa irabazi zuenean, Desoseguaren gorazarrea (2013) izenburupean. Liburuari buruzko datuak: Blas de Otero IX. Poesia Lehiaketaren irabazle izan zen liburuan iradokizuna eta gai-batasuna dira Oroimenaren xaflakortasunaz lanaren bertuterik aipagarrienak. Autoreak zenbait mito klasiko erabiltzen ditu, egunerokotasun antiheroikoarekin elkartuz. Munduan zehar bidaia eginez osaturiko mapa da liburua. Mundua konprenitzeko eta bertan kokatzeko bidezidorrak aurkituko ditu irakurleak, bizialdiaren aroak arakatuz, bihurrituz memoriaren mapetan barrena, horren guztiaren xaflakortasuna agerian.

Itzuli