54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Koldo Izagirre. Bertsoaren harria

      

Oroitzeko daukagun indarraren araberako mundu bat interpreta genezake bertsotan, bertsoa tresna unibertsala delako. Bertsolarien gorazarrez eraikitako artelan multzotxo bat daukagu Euskal Herriko geografian barrena. Bertso-harriak dira, bertsolaritzaren ondare fisiko eta sinboliko bat osatzen dute. Informazio ugari iristen digute zeharbidez, bertsolarien harri publikoak bisitatuz gogoeta mordoxka egin genezake politikaz, arteaz, hirigintzaz, memoriaz eta, jakina, bertsolaritzaz. Beraz, liburu hau ez duzu antologia bat, bertsoaren eta bertsolaritzaren historiaren zati anitzez egindako saioa baizik, hitzak bertsolaritzan duen adieran. Kontakizunaren ahotsa ez da egilearena, bertsolariena da. Harriak berak dituzu mintzo: zen¬bat bertsolari, hainbat narratzaile. Eta batetik bestera-ko hariak amaraunean. Hogeita bat ahots, hogeita bat nortasun, hogeita bat ikuspuntu gure herriaren historia Narrazioa, bertsoa eta argazkia. Tarteka, historia osatzeko fikzioak. Horrelaxe osatu du Koldo Izagirrek Bertsoaren Harria.

Itzuli