54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Oreka ahula

      

"Durangon 2010ean institutuko hiru lagunek sortutako rock hirukotea da Mocker's. Pasa den irailean euren hirugarren lan luzea kaleratu zuten "Oreka Ahula", Andaluziako Spinda Records zigiluarekin elkarlanean eta El Palmarreko (Cadiz) Trafalgar Estudioetan ondua Curro Ureba ekoizlearekin.

Musikalki hard psikodelikoa eta rock alternatiboa jorratzen duen diskoa da: Riff pisutsu, 70. hamarkadan oinarritutako atmosfera progresibo-espazial eta ahots melodikoen arteko proposamen erakargarria. Testuetan bidaia existentziala proposatzen dute bizitzaren dualitatean barrena: Euforia eta larritasuna, zoria eta ezbeharra, ziurtasuna eta zalantza. Eta tartean, egin daitekeen bakarra: Oinez egitea.

Taldekideak:
Jon Garcia (Baxua eta ahotsa)
Asier Elias (Bateria)
Ritxi Blanco (Gitarra)

Itzuli