54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Erraietatik

      

Sharon Stoner talde Oñatiarrak bere laugarren lan luzea, “Erraietatik” kaleratu du. Iñigo Ibarrondok (baxua eta ahotsa), Mikel Zarketak (kitarra) eta Egoitz Olaldek (bateria), Garate eta Irusoin estudioetan 2018 amaieran Iñaki Zubia teknikariarekin grabatua. Nahasketak Iñigo Ibarrondok burutu zituen. “Puntu bakar batena elkartzen diren ertzak” kaleratu zutenetik 7 urte pasa diren arren, taldeari ez zaio indarrik falta, orain arteko lan pisutsu eta aldi berean melodikoena dakar esku artean. 2001 ean sortua, ia 20 urte hauetan hainbat lehiaketa irabazi (Danbaka 2004, Bilbo hiria 2006 Euskal talde onena) eta hainbat talde garrantzitsurekin eszenatokia partekatu ondoren (AzkenaRock 2006, Hermano, Karma to Burn, Berri Txarrak, …) errepidean da berriro Sharon Stoner.

Itzuli