54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Euskal Metal Fantasia

      

Hil Norbait, Gore Mari eta Kuniki izeneko Euskal folkloreko bihurrikerien jainkoz osatua dago. Jendeari bihurri izatea eta txantxekin ondo pasatzea zer den gogorarazteko intentzioarekin, bidai kosmiko bat antolatu zuten lurrera, bertan bi gauzez maitemindu zirelarik; japoniar kulturaz eta metal musikaz, alegia. Builak, kawaii ahotsak, rap azkarrak eta 2000. hamarkadako kutsua duten riff-ekin batera, “Euskal Metal Fantasia” gisa izendatu duten ikuskizun berezi eta bakarra dakarte, non salto zein barre egitea, beldur pixka bat pasatzea eta nola ez, euren bihurrikeriekin dibertitzea ziurtatuak dauden.

Itzuli