54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Ezpata dantza

      

Aizkorak Zorroztu & The Mia Wallace band erritmo-orgien konbo eta koktel-ontzi leherkor surrealista, rock-makrobiotiko-frenetiko eta psikodelia tropikalaren aitzindariak, psychocurcumaz eta jenjibrefunkaz gainezka egiten duen Bilboko big-band-a da. 2014. urtean Reparaz anaien eta Ander Pikowsky-ren eskutik sortu zen. Bi disko argitaratu eta gero, Gazteako maketa leihaketako finalean aritu ziren eta kontzertu hori prestatzen ari zirela, taldea hirukote izatetik orgia handi izatera igaro zen. Handik aurrera, Lorelei Green, Xandra J. March, Ronaldo Bahia, Mandy Cienfuegos, Ales Orduna etaTxosk-ék familia handitu zuten, eta hurrengo kontzertuetan eta hirugarren diskoaren grabazioan, 2019ko udazkenean argitaratuko dena, parte hartu dute. Split bat izango da Zazkel taldearekin partekatuta. Tremendo arroz con mango!!!!

Itzuli