54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

EP

      

RODEO Zestoan (Gipuzkoa) sortutako talde bat da. Kyuss taldearen influentziaz bustirik, 2014an hasi ziren stoner doinuak lantzen eta 2015ko martxoan eman zuten lehen kontzertua. Maketa bat grabatu ondoren, 2017ko martxoan argitaratu zuten lehen disko luzea. Lehen disko horrekin 40 kontzertutik gora eman ondoren, 2018ko abenduan DILMUN izeneko bigarren disko luzea argitaratu dute. Bi diskoak Eñaut Gaztañaga zestoarraren Gaztain Estudioan grabatuak izan dira. 2019ko urtarriletik aurrera DILMUN disko aurkezten jardun dira eta urrian grabatuko dute lau kantako diska motza bat. Abendutik aurrera hasiko dira disko motz honen aurkezpen kontzertuekin.

Itzuli