54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Berandu, baina garaiz

      

IBIL BEDI Egia. Hori da kantu batek behar duena: “Egia esan ; benetakoa izan”. Hori uste dute Areta Senosiain, Amets Aranguren, Ibai Osinaga, Eder Escalera eta Javier Larrañeta musikariek. Egiak kontatzeko eta barrenean zutena musikaz kanporatzeko. IBIL BEDI taldea sortu berri dute. Erlojuaren kontra ondu dute lehenbiziko diskoa, eta "Berandu baina garaiz" izena jarri diote, urteetan taldearen proiektua geroratzen aritu ostean egin baitute urratsa; berandu, baina garaiz.

Itzuli