54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Enarak itzuli dira

      

Zortzi disko ondoren Eraso! taldeko Sergio Ruiz G-Txabarrik ( Serge) abeslariak eta musikariak aspaldidanik buruan zuen bakarkako lehen proiektua mamitu du modu intimista eta akustikoan.Abiapuntua argi zuen ,haurtzaroan zein nerabezaroan urte askoan ikaskide izan zuen Gari Berasaluzeren poemak musikatzea.Eta hemen da " Enarak Itzuli dira " Sergen lehen diskoa.Disko akustiko edo garaikidea bezala definituko genezake,berritzailea batzuetan, pop aldarriak bestetan,folk ikutua ,itsasoa usaintzera eraman ahal zaituzten kantuak.Sorkuntza borobila ,intuitiboa eta emozioz jantzia.

Itzuli