53. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

ALAINE AGIRRE 'Kamisoi zuri zetazkoa'

      

Alaine Agirrek idatzi eta Sara Morantek ilustratu den liburu bitxia aurkeztuko dugu. Alaine eta Inazio Mujika Iraola editorea arituko dira aurrez aurre hizketan liburuari buruz. Uda hartan hamaika urte zituen neskatxa bati buruz ari da narrazioa; gurasoek ingelesa ikasteko kanpamentura bidali zuten. Nagusia izan nahi zuelako erosi zion amak lehenengo sujetadorea, baina haurra zen oraindik, ez zuen ezagutzen helduen mundua, eta are gutxiago gizon hark jokarazi nahi zion jokoaren arauak.

Itzuli