53. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

ENERITZ FURYAK 'Zaldi zuria / Maskara'

      

Desiraren inguruko argi-ilunez mintzo da Eneritz Furyak bakarlaria 'Zaldi zuria / Maskara' izeneko kantu biko single berrian. Irundarrak iaz atera zuen bere aurreneko diskoa, Kasernarat taldetik bakarkakora jauzi egin ondoren. Bigarren lan luzea prestatzen diharduen artean, bi diskoen arteko zubi izango dira kantautore folk ilunkara eta pop-a uztartzen dituzten bi kantuak.

Itzuli