Aurten sortu duzun lan berria Ahotsenean aurkeztu gura baduzu... urriaren 1etik aurrera izena emateko aukera izango duzu! Azokako gainontzeko espazioek irailaren 21ean ireki zuten izena emateko aukera, eta oraingoan Ahotsenearen txanda helduko da.

Izen-ematea goizeko 09:00etan zabalduko da, eta aurreko urteetan legez, baldintza bi baino ez dira beharko:

- Euskaraz sortutako lanak izatea.

- 2015ean argitaratutakoak izatea.

Azokako gainontzeko guneetan ez bezala, Ahotsenean parte hartzeko eskaerak e-posta bidez egin beharko dira: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Eskaerak ezarritako egun eta ordutik aurrera egin beharko dira, ez lehenago. Eskaera egitean ahotsenea.durangokoazoka.eus web orrian eskuragai dagoen fitxa teknikoa beteta atxiki beharko da.

Lanak zuzenekoen (kontzertua) edo solasaldien (solasa, errezitaldia, performancea, akustikoa...) bidez aurkeztu ahal izango dira. Sortzaile bakoitzak 30 minutu izango ditu aurkezpen bakoitza egiteko.

Zalantzarik izanez gero Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edo 615 705 852 telefono-zenbakira dei daiteke.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT