Azokako gune ezberdinetan parte hartzea gustatuko litzaizuke? Kultur sortzailea zara eta zure lana Durangoko Azokan erakustea gura zenuke? Bada, aurkeztu zure proposamena! Durangoko Azokako gune ezberdinetan izena emateko epea urriaren 4tik 16ra zabalik egongo da.

Jakingo duzunez, Durangoko Azokak hainbat gune ezberdin ditu, berezko egitarauarekin: Areto Nagusia, Kabi@, Ahotsenea, Saguganbara, Irudienea, Plateruena, Szenatokia eta Azoka TB. Azken honetan musikari eta disketxeek bideoklipak bidaltzeko aukera dute, gainontzeko guneen epe berberarekin.

Proposamenak bidaltzeko bidea www.durangokoazoka.eus web orrialdea da. Proposatzaileak aldez aurretik erregistratu beharko dira, eta hainbat urrats jarraitu beharko dituzte. Proposamen bat bidaltzeko prozesua hasteko EGIZU KLIK HEMEN. (urriaren 4tik aurrera)

Ahotsenea, proposamenak e-postaz

Ahotsenearen kasuan, gainontzeko guneetan ez bezala, proposamenak e-postaz bidali beharko dira. Informazio gehiago hemen: http://ahotsenea.durangokoazoka.eus.

Pasa den edizioan marka guztiak hautsi ziren: urriaren hasierarako jada, bi egunetan zehar Ahotsenearen gunean parte-hartzeko 95 eskaera jaso ziren esate baterako. Izena emateko denbora galtzea ez litzateke oso zentzuduna izango kasu honetan, beraz. Literatur solasaldiak eta kontzertuak emateko espazioa irekiko da; gogora ezazu eta eman izena!

Gunez-gune aurkezpen irizpideak

Gune bakoitzean zer aurkeztu daitekeen gida laburtxoa duzu honakoa.

Areto Nagusia: 30 minutu tarteak dira, argitalpenak zein proiektuak aurkezteko.

Azoka TB: Bideoklipak, booktrailerrak...

Ahotsenea: 30 minutuko tarteak dira, euskarazko literatura eta musika aurkezpenak.

Irudienea: Euskarazko ikus-entzunezko lanak.

Kabi@: Kultura digitalarekin lotuz, esperimentazioa, sormena, erakusketak, tailerrak proiektuak, topaketak, partehartzea, eztabaidak...

Saguganbara: Idazleen aurkezpenak, tailerrak eta ekintza bereziak antolatzen dira,
irakurketa aktiboa bultzatzeko. Publiko gaztetxoa.

Plateruena: Gaueko kontzertuak. Eguneko animazio proposamenak aztertuko dira.

Szenatokia: Arte eszenikoen topalekua. Antzerki Maratoian beren obraren zati bat erakutsiko duten taldeek parte hartu dezakete -profesionalak zein amateurrak-. Informazio gehiago http://bit.ly/2ckurQr

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT