Abenduaren 5etik 8ra zuzeneko 80 emanaldi eta aurkezpen programatu dira.
Beste guneetara proposamenak aurkeztu daitezke oraindik.

Ahotsenea ko programazioa izena emateko epea zabaldu den egun berean bete da.  Nabarmentzekoa da zuzenekoen kasua; ordubete eta erdian osaturik geratu zelako. Ondorioz, 15 talde baino gehiago zuzenean jotzeko aukera barik gelditu ziren. Era berean, hainbat idazle ere literaturzalerekin solasteko leku gabe gelditu dira.

Atzo, irailak 15, goizeko 9etan zabaldu zen Durangoko Azokako guneetan aurkezpen-proposamenak egiteko epea. Ahotsenearen kasuan, gauerako beterik zegoen behin-behienean programazio osoa. Iaz bi egunetan bete zena aurten egun bakarrean izan da.

Poz handia eragiten du horrek Durangoko Azokako antolatzaileongan. Ahotseneak erakusten jarraitzen duelako harrera ezin hobea duela sortzaileen artean eta horrek adierazten duelako badagoela funtzionatzen duen eredu bat. Bestetik, baina, pena ere bai, guztientzako lekurik ez egoteagatik. Zentzu horretan, Durangoko Azokako beste guneekin batera eskari denei lekua egiteko aukerak aztertuko dira.

Urriaren 15era arte epea zabalik gainontzeko gueneetan

Honenbestez, gogoratu Areto Nagusia, Saguganbara, Irudienea, Kabi@, Szenatokia eta Azoka TB guneetarako aurkezpenak jasotzen jarraituko dugula horretarako ipinitako epea edota lekuak agortu arte. Aurkezpen-proposamenak sarean egin behar  dira, webgune honetan erregistratu eta gero.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT