- Solasaldien gunean hamaika idazle egongo da euren lan berriak aurkezten: Harkaitz Cano, Jasone Osoro, Gotzon Barandiaran, Katixa Agirre, Edorta Jimenez, Alaine Agirre, Pako Aristi, Idurre Eskisabel, Jon Arretxe eta abar.

- Kontzertuei dagokionez, karpan batuko dira ibilbide luzeko taldeak (Gatibu, Hesian, Txapelpunk, Leihotikan...) proiektu berriak (Hezurbeltzak, Era Batera, Xabi Bandini...) edo bakarlariak (Inun, Josu Bergara, Eneritz Furyak...).

Ahotseneak ez du etenaldirik izango abenduaren 5etik 9ra bitartean. Goizeko 11:00etatik hasita eta 20:00ak arte, solasaldien gunean eta zuzenekoen karpan 200 sortzaile baino gehiago elkartuko dira, 70 kontzertu eta 42 solasaldi eskaintzeko.

Solasaldien gunean (Landako barruan) idazle ugari batuko dira Azokako bost egunetan. Euskal literaturaren erreferenteak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu eta idazle askok euren azken nobedadeen berri emango dute: Alaine Agirre (Kamisoi zuri zetazkoa - Erein, Oier - Erein), Harkaitz Cano (Fakirraren ahotsa - Susa, Mecanografiak - Txalaparta), Katixa Agirre (Amek ez dute idazten - Elkar), Gotzon Barandiaran (Hitzen ahairea - Susa), Pako Aristi (Rosa itzuli da - Erein), Idurre Eskisabel (Goseak janak - Susa), Edorta Jimenez (Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua - Txalaparta), Iban Zaldua (Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak - Elkar) Unai Iturriaga, Jasone Osoro, Jon Arretxe, Oier Guillan, Jakoba Errekondo, Ane Labaka, Joseba Tapia eta abar.

Komikigintzak eta bertsolaritzak ere euren tartea izango dute solasaldien gunean. Horrez gain, Euskal Herriko hainbat elkartek ere Ahotsenean aurkezpenak egingo dituzte: EHAZE, Gasteizko Gaztetxea, Emagin elkartea, Eztena...

Zuzenekoen karpari dagokionez, 70 musikari eta musika talde igoko dira eszenatoki bietara. Aurkezpenik behar ez duten euskal musikaren erreferente ugari egongo dira Ahotsenean, batzuk aipatzearren: Gatibu, Txapelpunk, Hesian, Izaki Gardenak, Nogen, Iker Lauroba, Egurra eta kitto, Skasti, Larregi edo Leihotikan musika taldeak.

Azken urteetan musika talde ezagunetan aritu diren hainbat musikarik ere euren proiektu berria aurkeztuko dute Ahotsenean: Hezurbeltzak (Jon Maia eta Gorka Hermosa), Era Batera (Gatibuko Gaizka Salazar eta Mikel Caballero, Ken Zazpiko Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza) eta Xabi Bandini (Kerobia taldeko abeslaria).

Baina talde ezagunez gain, euren lehenengo diskoa kaleratzen duten taldeak ere egongo dira Ahotsenean, besteak beste: Azalera, Zizel, Polybius, Txost, Rolan Garces, Maddi, Antton Larrandaburu eta bitxiloreak.

Musika estiloei dagokionez, aniztasuna izango da Ahotseneako ezaugarri nagusietako bat: bakarlariak (Josu Bergara, Inun, Eneritz Furyak...), rap edo hip-hopa (Aneguria, Gatom, Bad Sound...) eta abar. Nabarmentzekoa da aurten autoekoizpenek izango duten protagonismoa.

Egitarau osoa kontsulta daiteke Ahotsenearen webgunean:

http://ahotsenea.durangokoazoka.eus/eu/egitaraua-ahotsenea

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT