Astelehena, 07 Azaroa 2016 13:54

123 proposamen AHOTSENEA 2016an

Abenduaren 2tik 6ra arte antolatuko da aurten Durangoko Azoka, 51.ena hain justu, eta, beste urte batez, euskal kulturaren plaza bihurtuko da.

Urtero bezala AHOTSENEAk 2015eko diskoen eta liburuen aurkezpenak hartuko ditu. Zuzenekoen karpan 70 musikarik eta musika-taldek aurkeztuko dute beren lana kontzertu formatuan. Solasaldien gunean, aldiz, 50 sortzailek baino gehiagok egingo dute (idazleak gehienbat, baina baita musikari zenbait ere), hainbat formatutan: solasaldia, mahaingurua, errezitaldia, ikuskizuna, emanaldi akustikoa...

AHOTSENEA hazi egin da. 2013ra arte 55 sortzaile har zitzakeen guztira. Aurten, 120 aurkezpen baino gehiago izango ditugu. Egia da 51. Azoka hau, iazkoa bezalaxe, 5 egunekoa dugula eta horrek aukera eman duela toki zabalagoa egiteko sortzaileei, baina ororen gainetik nabaria da sortzaileen gogoa Ahotsenean parte hartzeko.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn