K2_AlPMCESTE_Iraila+0200RIraPMCEST_0C2

AHOTSENEAk 10 urte

2017ko abenduan 10 urte beteko dira Ahotsenea sortu zenetik.

Plaza eskainita, liburuak eta diskoak nagusi ziren azokari oreka eman nahi zion ekimenak. Hala ageri zaigu 2008an Ahotseneako kideek plazaratutako eta Aiora Renteriak irakurritako manifestuan: «...Baina Azoka euskal idazle eta musikariena ba ote da? Galdera horrek eta beste hainbatek erantzuna behar dutelakoan zabaldu dugu Ahotsenea. Euskal liburu eta diskoen azokan, euskal literaturaz eta euskal musikaz berba egin gura dugu. Gutxienez, liburuek eta diskoek duten presentzia bera izan gura dugu. Stand baten atzean gure lanak sinatzeari ez deritzogu nahikoa. Irakurle eta entzuleek esateko dutena entzun gura dugu. Ahotsak eta eskuak beste behar ditugu begiak eta belarriak. Guk ere euskal kulturaren helburu estrategikoez iritzia eman eta kontuan har gaitzaten eskatzen dugu. Euskal kulturaren kudeaketaren parte izan gura dugu eta ardurak hartzeko prest gaude...».

10 urte hauetan ehunka sortzailek izan dute aukera bere lana aurkezteko Azokan. Joan den urtean, 70 diska aurkeztu ziren zuzenean eta 45 liburu eta diska solasaldi, emanaldi edo performanceen bidez.

Ordutik hona, dexente aldatu da Ahotsenea, bai eta Azoka bera ere.

  1. urteurrena ospatzeko, Ahotseneak argazki-erakusketa bat osatu du urte hauetan Txelu Angoitia, Saioa Cabañas Gau Ilunak eta Joseba Barrenetxea argazkilariek ateratako 25 argazkirekin.

Gaur-gaurkoz, erakusketa, urrian hasi eta abenduan amaitu, honako toki hauetan ikusi ahal izango da: Tafalla, Bilbo (BIBA eta Adaxka), Gasteiz (Oihaneder), Azpeitia (San Agustin) eta Durango (Azoka).

Argazkiekin batera, hainbat musikari, idazle, editore eta kazetariren gogoeta bana ere egongo da.

Bestalde, erakusketarekin batera, hainbat emanaldi ere izango dira. Lehendabizikoa irailaren 29an izango da Tafallan. Anarik eta Jon Basagurenek joko dute. Bigarrena, urriaren 20an, Bilboko BIBAn, non arituko diren Kintsukoroi eta Mikel Etxaburu idazlea. Azaroan ere izango dira emanaldiak. 3an Keu Agirretxeak eta Jon Gurrutxagak Gasteizko Oihanederren joko dute. Eta 16an Gotzon Barandiaran eta Gorka Urbizu arituko dira

           

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT