K2_OgPMCESTE_Iraila+0200RIraPMCEST_0C2

Urriaren 4an zabalduko da Ahotsenearen izen-ematea

Kaixo lagunok,

 

Urriaren 4an, asteazkena, goizeko 09.00etan, zabalduko dugu 2017ko Ahotsenean izena emateko epea. Aurten bost egunekoa izango da Azoka, 6tik 10era.

Beti bezala, honako baldintza biok bete beharko dira parte hartzeko:

1.- Euskaraz sortutako lanak izatea.

2.- 2017an kaleratutakoak izatea (formatoa edo euskarria edozein delarik).

Lanak zuzenekoen (kontzertua) edo solasaldien (solasa, errezitaldia, performancea, akustikoa...) bidez aurkeztu ahal izango dira.

Eskaerak e-posta bidez baino ezingo dira egin: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaliko dira ezarritako egun eta ordutik aurrera, ez lehenago. Eskaera egitean ahotsenea.durangokoazoka.eus webgunean eskuragai duzuen fitxa teknikoa beteta atxiki behar duzue. Eskaera guztiak poliki kudeatuko ditugu (izena ematen duzuen egunean harremanetarako telefonoak piztuta eduki, mesedez).

Harremanetarako: Lutxo Egia: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 615705852

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT