Abenduak 2: Ikasleen Eguna

Ostirala, 02 Abendua 2016 18:41

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn

Ahotseneako egitarauaren nondik-norakoak

Osteguna, 24 Azaroa 2016 15:11

Aurten Ahotsenean 120 aurkezpen eta 3 tailer egongo dira. 120 horietatik 50 solasaldien gunean izango dira.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn

123 proposamen AHOTSENEA 2016an

Astelehena, 07 Azaroa 2016 13:54

Abenduaren 2tik 6ra arte antolatuko da aurten Durangoko Azoka, 51.ena hain justu, eta, beste urte batez, euskal kulturaren plaza bihurtuko da.

Urtero bezala AHOTSENEAk 2015eko diskoen eta liburuen aurkezpenak hartuko ditu. Zuzenekoen karpan 70 musikarik eta musika-taldek aurkeztuko dute beren lana kontzertu formatuan. Solasaldien gunean, aldiz, 50 sortzailek baino gehiagok egingo dute (idazleak gehienbat, baina baita musikari zenbait ere), hainbat formatutan: solasaldia, mahaingurua, errezitaldia, ikuskizuna, emanaldi akustikoa...

AHOTSENEA hazi egin da. 2013ra arte 55 sortzaile har zitzakeen guztira. Aurten, 120 aurkezpen baino gehiago izango ditugu. Egia da 51. Azoka hau, iazkoa bezalaxe, 5 egunekoa dugula eta horrek aukera eman duela toki zabalagoa egiteko sortzaileei, baina ororen gainetik nabaria da sortzaileen gogoa Ahotsenean parte hartzeko.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn

Kaixo lagunok,

Urriaren 4an, asteartea, goizeko 09.00etan, zabalduko dugu 2016ko Ahotsenean izena emateko epea. Aurten bost egunekoa izango da Azoka, 2tik 6ra.

Aurreko urteetan legez, honako baldintza biok bete beharko dira parte hartzeko:

1.- Euskaraz sortutako lanak izatea.

2.- 2016an kaleratutakoak izatea (euskarria edozein delarik).

Eskaerak e-posta bidez baino ezingo dira egin: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaliko dira ezarritako egun eta ordutik aurrera, ez lehenago. Eskaera egitean ahotsenea.durangokoazoka.eus webgunean eskuragai duzuen fitxa teknikoa beteta atxiki behar duzue. Eskaera guztiak poliki kudeatuko ditugu (izena ematen duzuen egunean harremanetarako telefonoak piztuta eduki, mesedez)

Lanak zuzenekoen (kontzertua) edo solasaldien (solasa, errezitaldia, performancea, akustikoa...) bidez aurkeztu ahal izango dira. Aurkezpenak egiteko 30 minutu ditu sortzaile bakoitzak.

Harremanetarako: Lutxo Egia: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  615705852

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn

123 proposamen AHOTSENEA 2015ean

Osteguna, 22 Urria 2015 09:52

Abenduaren 4tik 8ra arte antolatuko da aurten Durangoko Azoka, 50.ena hain justu, eta, beste urte batez, euskal kulturaren plaza bihurtuko da.

Urtero bezala AHOTSENEAk 2015eko diskoen eta liburuen aurkezpenak hartuko ditu. Zuzenekoen karpan 70 musikarik eta musika-taldek aurkeztuko dute beren lana kontzertu formatuan. Solasaldien gunean, aldiz, 50 sortzailek baino gehiagok egingo dute (idazleak gehienbat, baina baita musikari zenbait ere), hainbat formatutan: solasaldia, mahaingurua, errezitaldia, ikuskizuna, emanaldi akustikoa...

Ikusi programazioa webguneko EGITARAUAn.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn

Zabalik dago izen-ematea

Osteguna, 24 Iraila 2015 14:49

Kaixo lagunok!

Zabalik dago 2015eko Ahotsenean izena emateko epea. Aurten bost egunekoa izango da Azoka, 4tik 8ra.

Aurreko urteetan legez, bi baldintza baino ez dira bete beharko:

1.- Euskaraz sortutako lanak izatea.
2.- 2015ekoak izatea.

Eskaerak e-posta bidez baino ezingo dira burutu: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaliko dira ezarritako ordu eta egunetik aurrera, ez lehenago. Eskaera egitean webgunean eskuragai duzuen fitxa teknikoa beteta atxiki behar duzue. Eskaera guztiak poliki kudeatuko ditugu, poliki jarri harremanetan zuekin.

Lanak zuzenekoen (kontzertua) edo solasaldien (solasa, errezitaldia, performancea, akustikoa...) bidez aurkeztu ahal izango dira. Aurkezpenak egiteko 30 minutu ditu sortzaile bakoitzak.

Zalantzarik izanez gero, idatzi gure helbide elektronikora edo 615705852 telefono-zenbakira deitu lasai.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn

Esker mila eta 2015era arte!

Azteazkena, 17 Abendua 2014 19:38

Irati-Goikoexea-2014

Ahotsenearen beste edizio bat joan zaigu, aurten ere soineko ugari beztiturik.

Guk geuk, orain, zuekin baloratu nahi dugu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn

Azken orduko aldaketa

Asteartea, 02 Abendua 2014 19:54

ahotsenea

Joseba Irazoki ezingo da astelehenean gurekin egon solasaldien karpan “Joseba eta lagunak”diskoa aurkezten. Haren tokia beste inork hartuz gero, berehala jakinaraziko dizuegu

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn